Síguenos en

Politica lingüistica

Elkargoak "Bai Euskarari Zerbitzua Euskaraz" ziurtagiria lortu du 2011n. 2001ean lortu zuen oinarrizko maila, "bai euskarari bidean" ziurtagiria, eta lan handiko 10 urteren ostean, "Zerbitzua euskaraz" maila lortu dugu. Urtero aztertzen da hizkuntzaren egoera Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialean. Horretarako, bost parametro hartzen dira kontuan: langileen hizkuntza egoera, irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia, barne harremanak, kanpo harremanak eta programa informatikoak. Bost atal hauetan jasotzen diren elementu guztien azterketa egiten da. Ondoren, maila erabakitzen da. Ziurtagiriak hiru maila ditu: "Zerbitzua eta lana euskaraz" maila gorena, "zerbitzua euskaraz" eta "bidean". Maila bakoitza lortzeko irizpide batzuk finkatu dira eta horiek bete behar dira Ziurtagiria eskuratu aurretik. Lortzen den maila irizpide horien araberakoa izango da.

Bai Euskarari Ziurtagiria
Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak. Horrela bada, entitate baten hizkuntza-egoera zein den ziurtatzen du.
Euskarak lanerako balio duela adierazten du ziurtagiriak. Onurak ere ekar ditzake, hala nola: balio erantsia, entitateen lehiakortasuna areagotzea, eskariari profesionaltasunez erantzutea, gertutasuna eta konfiantza transmititzea, barrura begirako motibazioa, atxikimendua eta pertsonak asebetetzea, erantzukizun soziala, irudia hobetzea, bezeroen aurrean sinesgarritasuna... abantaila horiek guztiak ditu. Azken batean, euskara apustu estrategikoa eta berritzailea da edozein eratako entitaterentzat.


Merkatura egokitzea
Arrakastarako giltza merkatuko eta gizarteko errealitatera egokitzean datza eta egungo merkatuan euskarazko zerbitzuak eskatzen dituzte. Bai Euskarari Ziurtagiriak entitatearen lehiakortasuna kreditatzen du, enpresaren profesionaltasuna eta konpromisoa aditzera emanez.
Euskararen merkatu potentziala etengabe hazten ari da, eta enpresek merkatuaren eskaerari erantzuteko gai izan behar dute. Beraz, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten enpresek merkatu potentzial horri ere erantzun diezaioketela erakusten dute.


Erantzukizun soziala
Euskara darabilen entitateak hiritarren gertu bizi da eta konfiantza ematen die. Enpresa batek gizartearekiko konpromisoa agertzen duenean eta gai sozialekin arduratsua denean irudi hobea ematen du eta baita sinesgarritasun handiagoa ere bere bezeroen nahiz bertan lanean ari diren pertsonen aurrean.


  • logo Bai Euskarari Ziurtagiria
COIIB Certificates
Rapid SSL Secure CertificateEl sello de Rapid SSL garantiza la transmisión secreta de información desde este sitio web. Cualquier información que facilite al C.O.I.I. de Bizkaia será enviada mediante un proceso de encriptación que ofrece la máxima fiabilidad posible en el intercambio de información confidencial/ Rapid SSLaren zigiluak, informazioaren isilpeko transmisioa bermatzen du webgune honetatik. Momentu honetatik aurrera emandako edozein informazio enkriptazio prozesu bat jarraituz bidalia izango da, prozesu honek gehieneko fidagarritasuna ematen du bapesteko informazio-trukean.

Mazarredo, 69. 2º 48009 - Bilbao

Tfno:
94 423 22 44
Fax:
94 423 44 61
E-mail:
colegio@coiib.es
Horario al Público en Invierno:
Lunes a Jueves: 9:00 - 18:00 Continuado /
Viernes: 9:00 - 14:00
Verano y Navidades:
9:00 - 14:00